Udazkeneko Errigora otzarak ostegunera arte salgai. Lizarran jada 36 dira.

Errigora Otzara

Lizarran, gaur gaurkoz, 36 Errigora otzara saldu dira jada. 29 lagunek eskatu dute saskia eta gehien gehienak euskaltegikoak bertakoak izan dira (24-25 bat). Zeren zain zaude? Momentuz, 36 otzarekin, 450€ lortu dira Nafarroako “eremu ez euskaldunean” martxan dauden hiru proiektu bultzatzeko (Lodosako Ikastola, Euskaraz Ikasi Nahi dut plataforma eta helduen euskalduntzea).

Gogoan izan Lizarran bertan Beinat Etxepare AEK euskaltegian eta Etxe-Berria natur dendan dituzuela izen-emate zerrendak eskuragai. Saskia ikusi nahi izanez gero, Etxe-Berria natur dendan duzue erakusgai.

Errigora Spota

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena