“Maitasun sua” Garesen eta Erriberrin girotutako maitasun istorio bat dugu. Herri hauen historian oinarrituriko eleberri labur honek (128 orrialde) Ekain mutil bakartiaren bizipenak kontatuko dizkigu. Urriaren 18 honetan argitaratua izan da Ibaizabal Argitaletxearen eskutik.
Liburuaren egilea, Aitor Arana, gurean aski ezaguna dugu, besteren artean “Izarbeibarko euskara” ikasliburu-hiztegia eta “Gesalatz eta Jaitzeko euskara” argitaratu baititu. Idazle honek landu dituen gai anitzak direla eta polifazetiko ere izendatu zuten Argia aldizkarian eginiko elkarrizketa interesgarri honetan: “Egunerokotasunetik urruntzea interesatzen zait fikzioan”