Urte zaharra, urte berria, familia-zinema lokailu: astelehen eta larunbat

Urtea amaitzear den honetan, urtea amaitzeko familia-zinema izanen dugu eta beste horrenbeste hasteko ere. Gaur, astelehena 28, Ipuin-Herriko Berriak eta larunbatean, 2an, Bihurri, jauretxetik kale gorrira. Bi saioak Lizarrako Los Llanos Kulturagunean 17:30ean.

Ipuin-Herriko Berriak, abenduaren 28an 17:30ean. Sarrerak hemen.
Hontz jaunak, bere zuhaitzera igota, “Ipuin-herriko berriak” egunkaria irakurtzen du goizero-goizero. Bertan, Ipuin-herrin gertatzen diren istorio zoragarriak kontatzen dira. Baina, batez ere, herriko biztanle guztien ezuste, haserre, esperientzia eta emozioen berri ematen du egunkariak.

Zinkoina andereñoak, Bele jaunak eta gainerako lagunek kuadrilla dibertigarria osatzen dute. Nahiz eta batzuetan iritzi ezberdinak izan, asko zaintzen dute elkar.

 

Bihurri, jauretxetik kale gorrira, urtarrilaren 2an, 17:30ean. Sarrerak hemen.
Istorio xarmagarri eta balioz betea da, bat-batean kale gorrian geratu den txakur aristokratiko bati eta abeslari eta musikagile izan nahi duen neska gazte bati buruzkoa.

“Bihurri” izeneko txakurra da gure protagonista. Haren jabe aberatsa bat-batean hil eta gero, “Bihurri” hiri handiko kaleetan abandonatuta eta bakarrik aurkituko da bizitzan lehen aldiz, Zoe neskato gazteak bere etxera eramaten duen arte. Bestalde, andre zahar milioidunak bere ondasun guztien oinordeko izendatu duenez, haren iloba diru-goseeiiheska ibili beharko du txakurrak, herentzia berenganatzeko erabili nahi dute-eta.

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena