Ipuin kontaketak igandean: Haurrentzat eta gazte-helduentzat!

Datorren igandean, urtarrilak 10, bi ipuin-kontaketa izanen ditugu Villatuertako kiroldegiko erabilera anitzeko aretoan. Lehen saioa, 17:00etan, haurrei zuzenduta dago eta Apaxi izanen dugu kontalari, bigarren saioa 18:30ean izanen da, leku berean eta gazte eta helduei zuzenduta egongo da: Beldurrezko ipuinak.

Bi kasuetan izen ematea derrigorrezkoa da, 622 154 523 telefonoko whatsappean edo euskara.irantzu@gmail.com epostan. Villatuertako udalak antolatzen du euskara zerbitzuaren eta Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin.

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena