Urriaren 5ean Euskaraz Bizi Nahi Dut herri lasterketa Lizarraldean

Aurten bigarren aldiz antolatuko ditu Kontseiluak herri-lasterketak. Euskaraz bizitzearen aldeko hautua egin eta egindako hautu hori harrotasunez, herri-lasterketen bitartez adierazi nahi da Euskal Herriko herri desberdinetan, eta horien artean Lizarran ere. Momentuz honen prestaketan ari garenok hitzordua daukagu ostiral honetan eginen den bileran, irailak 6, 18:00etan Garean-en egoitzan.

Ekimen honen bitartez, euskaraz bizitzeko nahia agertzeaz gain, talde-lana ere sustatu nahi dugu. Ez dira lasterketa lehiakorrak izango, baizik eta kirola eta euskara uztartuz antolatutako lasterketak. Lasterketa herrikoiak eta famili giroan egitekoak antolatu dira, alegia, kirola eta euskara ardatz dituen ekimen osasungarria da berau. Hori dela eta, haurrentzat eta helduentzat prestatutako ibilbide berezituak egongo dira, guztiontzat moldatutako ibilbideak hain zuzen. Iaz Lizarran eginiko lasterketaren argazki galeria eta bideoa hemen ikusgai. Lasterketetarako Kontseiluak prestaturiko webgunea hemen.


Herri lasterketak

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena