Eta zergatik da euskara hizkuntza praktikoa? bertsolariak segidan argitzen digu: “Bada, niretzat praktikoa da neu izaten eta bizitzen laguntzen didalako; baina praktikoa izan daiteke, halaber, lanerako, lagun arterako, bideak irekitzeko… Euskara Euskal Herrian bide eta hizkuntza praktikoa da. Bestalde, lelo hori dator euskarak zail fama daukalako, kosta egiten den fama, baina ongi irakasten bada, modu praktikoan, ez da hain zaila izango“. Aurkezpen osoa ikusi nahi izanez gero, jo AEK-ren webgunera, eta inguruko euskaltegiekin harremanetan jartzeko, jarraitu irakurtzen. Animatu zure inguruneko erdaldunak euskara praktikoa ikastera!
Lizarraldean eta Izarbeibarren matrikulatzeko hainbat aukera dituzue: Lizarrako Beinat Etxepare euskaltegitik pasa zaitezkete, 948 552 406 edo 607 613 837 telefonoetara dei dezakezue edo lizarra [a bildua] aek [puntu] org helbidera mezua bidali. Izarbeibarren berriz, Errobi euskaltegitik pasa zaitezkete, gares [a bildua] aek [puntu] org edo 606 999 072 telefonora deitu. Amaitzeko, San Adriango Galtzagorri euskaltegitik pasa zaitezkete edo bertako 948 693 436 telefonora deitu. Kontuan izan gainera, aurten hainbat udalerrik diru laguntzak eman dituztela euskara ikasteagatik. Bertzeren artean, Gares, Deierri eta Lizarra.