Ezaguna da hizkuntzaren transmisioan zeinen garrantzitsua den honen erabilera eskolaz kanpoko jardueretan. Bereziki garrantzitsuak dira beste haur batzuekin batera egiten diren aisialdi jarduerak, eta zer hobe uda giroa, uretan blai eta euskararen doinuarekin ongi pasatzea baino?
Goiz bada ere, oraindik iragarri gabeko jarduerak baitira, albiste honekin aurreratu nahi dizkizuegu udan zehar izanen diren familiendako hainbat aisialdi jarduera euskaraz, denetarik duzue. Uztailean euszunba Iruñelan ipurdiak astintzeko; ur jolasak, mitologia ginkana, eta ur festa Muezko igerilekuetan; eta uztaila amaieran zirko bidaia Abartzuzako igerilekuan.
Abuztuarekin batera Lizarrako festak hasiko dira, eta ohi bezala egitarau aberatsa ekarriko dute, baina euskara ez da Lizarrara mugatuko: orientazio jolasak izanen ditugu Urbasa-Andian (izena eman behar); txotxongilo antzerkia Villatuertan; herri kirolak Abartzuzan; eta Huntza musika taldea Lizarran.
Uztailean Udan Blai
Abuztuan Udan Blai




