2019ko Ager Vasconum sari banaketa

Hauek dira Ager Vasconum III. Literatura Lehiaketan saritu diren lanak. Sari banaketen ekitaldia joan den ostiralean izanen zen Zangozako Carmen Auditorioan. Osotara 144 lan aurkeztu dira: Lizarrako merindadetik 43 lan, Erriberriko merindadetik 85 lan eta Zangozako
merindadetik 16.

Idazleen jatorria anitza izan da: Domeño, Zangoza, Ledea, Irunberri, Villatuerta, Lizarra, Zurukuain, Jaitz, Gorozin, Aiegi, Erriberri, Tafalla, Beire, Artaxoa, Iratxeta, San Martin Unx, Puiu, Barasoain. Zorionak denoi, zorionak sarituei eta, batik bat, zorionak Lizarraldeko bi sarituei:

DBH 1-2 (Narrazioa). Haizea Belloso Esquiroz – “Tatuajea”DBH 1-2 (Poesia). Amets Muñoz Bermejo – “Ez da inor ohartzen”

DBH 3-4 (Narrazioa). Hegoi Caballero – “Galderak bukatu dira”

DBH 3-4 (Poesia). Maialen Ramírez Urbistondo – “Pinpilinpauxa”

17-20 urte (Narrazioa). Leyre Miranda Pagola – “Udarako gau luzeak”

17-20 urte (Poesia). Susana Diaz Convers – “Iluntasuna”

21-30 urte (Narrazioa). Mikel Abete Perez – “Alprojen enkantea”

Lizarrako aipamena. Eneko Etxarri – “Liburuen boterea” (DBH1-2; narrazioa).

Tafallako aipamena. Ane Guillen Recalde – “Gauero” (DBH3-4; poesia)

Zangozako aipamena. Lucia Orradre Fernandez – “Ametsa amesgaizto bihurtuta” (DBH3-4; narrazioa)

Aurreko artikuluaUdan blaitu euskaraz: familiendako ekitaldiak
Hurrengo artikuluaAsteburu musikala