Aste honetan Zientzia Tailerra (izena eman behar zen uztailaren 20a baino lehen) eta bisita gidatua Karlismoaren Museoko erakusketa iraunkorrera. Aukera aparta, bide batez, aldi baterako erakusketa berria ezagutzeko.
Bestalde, datorren astean hiri tailerrak aurreikusten dira Abartzuzan (izena emateko azken egunak) eta Zirika Zirkusen eskutik Zinemaz Blai antzezlana izanen dugu uztailak 28, asteartean, Lizarran. Azken honen sarrerak bi euroan salgai daude jada (online eta totem elektronikoetan).
Asteazkenean Zientzia Tailerra Errezun. Aldez aurretik izena eman behar
Larunbatean 16:30ean bisita gidatua Karlismoaren museoan
Datorren astean Hiri Tailerrak Abartzuzan. Izen ematea orain
Datorren asteartean Zirika Zirkus Lizarran. Sarrerak salgai jada




