Asteazkenean Hodei Magoaren Tutti Magia ikuskizun berria

Asteazken honetan Hodei Magoak Tutti Magia ikuskizun berritua eskainiko digu Lizarrako Los Llanos Kulturaguneko lorategietan. Ilusionismoaren munduko disziplina desberdinen arteko ibilbidea da, objektu desberdinen manipulaziotik mentalismoraino, arrisku-jokuetatik edo egoera barregarrietatik pasatuz. Ikuskizuna erabat parte hartzailea izanen da eta publikoak magoa bezainbesteko protagonismoa izanen du.

Aukera bikaina asteazken honetan magian murgiltzeko, abenturaren xarmak eramateko eta sorpresekin barre egiteko. Bidaia abiatzear da, txartel bat dugu zuretzat, etorriko zara?

Txartelak bi eurotan eskura daitezke, bai online eta baita totem elektronikoetan ere.

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena