Udan Blai Tour: Ekarri zure mapa eta bete laukitxoak

Uda, igerilekuak, eguraldi bikaina, oporrak… eta ikasturte amaiera. Ikasturtea amaitzearekin batera hiru hilabete inguruko parentesia irekitzen zaie haurrei, eskolarik gabe, eta askoren kasuan euskararekiko harremana nabarmen mugatzen da. Udan Blai programan familientzako bereziki egokiak diren ekitaldiak daude, haurren irudimena hegaka hasteko, gozatu dezaten eta euskara ezberdinak entzun ditzaten. Asteburu honetan bertan ez bat, ez bi, baizik eta hiru proposamen dituzte!

Hala, eta haurren gogoan are gehiago eragiteko asmoz, familia ekitaldien sarreran aukera izanen duzu, Udan Blai Tour mapa hau eramanez gero, bertan Udan Blai zigilua eskatzeko. Bete zure laukitxoak eta uda bukaeran, Gure Zirkua karpara sartzeko ilaran, kutxa batean botatzeko aukera izanen duzu. Zozketa mundiala eginen dugu parte hartzaileekin!

Hemen Udan Blai Tour PDFn deskargatzeko

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena