Igandea: Meri, Mari eta Lari antzezlan mundiala Eraulen

Datorren igandean, ekainaren 27an, 19:00etan Eraulen (edukiera mugatua, bete arte): Meri, Mari eta Lari antzezlan mundiala. Antolatzaile eta laguntzaileak: Deierriko Udala, Nafarroako Berdintasunerako Institutua eta Nafarroako Gobernua.

Sinopsia: Meri haurdun dago. Laster izango du umea. Aspaldi ikusi gabeko Mari lagunarekin topo egingo du. Marik ez zekien Meri haurdun zegoenik. Ezusteko ederra jaso du. Eta iritsi da betiko galdera: umea zer izango den galdetu dio Marik Meriri. Zergatik galdetu behar dugu neska ala mutila izango den? Hori ez al du umeak berak aukeratuko etorkizunean? Zergatik mugatu bi aukera horietara? Izan nahi duen guztia izango du aukeran umeak: ameslaria, dantzaria, pilotaria, borrokalaria, jostalaria… Horregatik jarriko diote Lari izena.

“Meri, Mari eta Lari” ipuin eta kantuz osatutako antzezlana da. Ipuinak sexu eta genero aniztasunaz ari dira, familia eredu ezberdinez, beldurrak baztertzeaz eta, azken finean, askatasunaz.

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena