Hasi besterik ez da egin: UdanBLAI-k Lezaun, Lizarra eta Eraul bisitatu ditu

Uda hasi besterik ez da egin, eta familiek asteburu bakarrean hiru hitzordu izan dituzte eta osotara 150 bat lagun batu ziren hiru saioen artean. Aurrenekoa, ostiralean bertan, Lezaunen, Xirrikituen Jostunek ikusleak sorgindu zituzten San Juan gauaren magiarekin, suaren itzal eta hotsekin, ipuin-musikatuen kontakizunekin… Horrenbeste, non eserlekutik zirkinik ere mugitu gabe, iltzatuta, geratu ziren 50 lagun pasa.

Larunbatean, aldiz, eta eguraldi ona lagun, familiak kantu eta dantza aritu ziren Kantuz Txikirekin. Lizarrako Los Llanos parkearen txoko itzaltsu kuttun bat agertoki aparta bilakatu zen gorputzean daramagun mugitzeko sena ateratzeko. Eta igandean, azkenik, Meri, Mari eta Lari antzezlanak Eraul bisitatu zuen: familia aniztasuna eta oinarrizko askatasunei buruzko obra alaia.

San Juan Suak, ipuin, kantu eta su imaginazioa pizteko (Lezaun)

Kantuz Txiki, gorputza mugitzen eta gogoa alaitzen (Lizarra)

Meri, Mari eta Lari, gogoa pizteko eta kontzientzia lantzeko antzerkia (Eraul)

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena