“Udan Blai” programa kolektiboak 1.000 ikusleak gainditu ditu

Uztailaren 10ean “Udan Blai” kultur programaren berri eman genuen, osotara hemeretzi proposamen uztailaren 12tik irailaren 5era sakabanatuak. Gerora, gainera, ekitaldi gehiago antolatu dira euskaraz eta, azkenerako, 23 proposamen izan dira: Besteak beste, zinema, magia, hiri tailerrak, dantza eta jolas saioak, kontzertua, bertso-saioa, ipuinak, pailazoak, bisita gidatuak, hitzaldia, piano eta jolas uztarketa…

Herrietan programazio aberatsa eta ikusle ugari izan dira

Programazioa amaitu berri den honetan balorazio oso baikorra egin nahi dugu, bai antolaketa aldetik eta baita publikoaren aldetik ere, pozteko moduko emaitza izan dugu:

  • Programatutako 23 ekitaldietatik 20 gauzatu ahal izan dira. Hauetatik bederatzi Lizarran eta hamaika herrietan: gehienak aire librean izanik ere eta, beraz, eguraldiaren menpekoak, eta pandemiaren faktorea tarteko, ekitaldien %87 egin ahal izateak, estimatzen dugu oso betetze-maila altua izan dugula.
  • Halaber, publikoak erantzun du, are gehiago, esan dezakegu beso-zabalik hartu dutela egindako proposamena, ekitaldi horietan 1.000 laguneko langa gainditzera iritsi baikara. Zehazki, 1.012.
  • Garrantzia berezia eman zaio haurrari, osasun egoera dela-eta, zuzeneko euskara eskola orduak galdu dituzte eta horretan lagundu nahi izan dugu. Eta familiek ere erantzun dute, osotara ikusle eta parte hartzaile guztien artean, familia-publikoa 756 haur eta guraso izan dira, eta, osotara, 926 ordu inguru jaso dituzte eskualdeko haurrek.

Uda hasierako filosofia berretsi da, bai proposamenak egin ahal izan direlako eta baita publikoak erantzun duelako ere: “Kultura segurua eta beharrezkoa da, are gehiago testuinguru honetan haurrei euskarazko eskaintza egin ahal izatea. Ez dadila antolatu gabe geratu ez garelako saiatu”. Zorionak herritarrei, kulturgileei eta arloko profesionalei.

Eskualdeko prentsak ere jaso du honen berri:

Abuztuaren 26ko Olatz Salvadorren kontzertuak bildu zuen jende gehien ekitaldi bakarrean, zehazki 177 ikusle.

ANTOLATU DUTE: Deierri, Estella-Lizarra, Lezaun, Oteitza eta Villatuertako udalak. Irantzu Mankomunitatea. Garean elkartea, bertso eskola eta Navark.

LAGUNDU DUTE: Abartzuza, Gesalatz eta Jaitzeko udalak. Nafarroako Gobernua.

Uda hasierako proposamenak aurreikuspenak bete eta are, gainditu ditu.

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena