Irailak 4 eta 5: Udan Blairen lehen denboraldiari amaiera ematen

Uda, eta udako oporrak amaitzen ari diren honetan, programazioaren azken ekitaldiak aurkeztuko ditugu. Ostiralean, irailak 4, Oker filma izanen dugu Lezaungo frontoi txikian 20:30ean, elizaren ondoan. Ogitartekoa hartu eta filma eder bat ikusteko parada izanen dugu.

Larunbatean, irailak 5, aldiz, bi proposamen izanen ditugu: Lizarrako Karlismoaren museoko erakusketa iraunkorrean bisita gidatua izanen da, 16:30ean. Adi, ze gehienezko edukiera 8 lagun dira. Bestalde, arratsaldeko 20:30ean Izeba Tekla saio familiarra izanen dugu Oteitzan: musika, pianoa eta jolasa Xabier Lizasoren eskutik.

*Edizioa: Azken unean izan dugu hitzaldi baten berri, irailak 3, osteguna, Lizarrako Herrikon “Jurramendi, armadaren jolastokia”.

 Irailak 4, ostirala, 20:30ean Lezaunen: Oker filma.

Irailak 5, larunbata, 16:30ean bisita gidatua Karlismoaren museoan

Irailak 5, larunbata, 20:30ean Izeba Tekla emanaldia Oteitzan

Hitzaldia irailaren 3an, osteguna, 18:00etan Lizarrako Herrikon: “Jurramendi, armadaren jolastokia”

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena