Uda amaitu da, bai, baina proposamen berriak agertzen dira agendan, berehala Euskaraldiaren izena ematea hasiko da, Ahobizi eta Belarriprestak, irailaren 24an, baina beste izen emate bat amaituko da: Ariguneak, irailaren 27an. Negozio, enpresa, zerbitzu publikoa, elkarte, talde… jendaurreko arreta guneren bat duzu? Zure interesekoa izan daiteke osteguneko Ariguneen topalditxoa (20:00etan Aritzalan).
Bestalde, Nafarroako XI. Komiki azokak ekitaldi ugari antolatu ditu Nafarroan zehar eta urriaren 2a bitarte. Haien artean Buyan taldeari eginen zaion elkarrizketa ikusleekin. Elkarrizketa irailaren 11n izango da Lizarrako Frai Diego kultur etxean 19:30ean. Berria egunkarian, ‘Buyan’ eleberri grafikoa aurkeztu dute Etxeberria anaiek eta Trueba marrazkilariak. Komikiaren web-ataria, facebook kanala eta app-a.