Asteazkenean pianoa eta jolasa haurrentzat Los Llanosen: Txuri beltza da ta

Uztailaren 3an, datorren asteazkenean, 19:00etan Los Llanoseko intxauspen (Kulturagunea eta Ikastolaren artean) ikuskizun familiarra (3-12 urte). Iraupena: 60 min

Txuri-beltza da ta emanaldian Haurrak eta musika dira protagonista, ez Xabier Lizaso piano-jolea. Haurrekin hartu emana sortzen da saio osoan zehar. Haurrek musika eta pianoa bera oso modu dibertigarri eta didaktikoan aurkituko dute; jolasaren bidez iritsiko dira musikara.

Bost jolas izango ditu saioak, bakarkakoak, taldekoak, entzun beharrekoak, atentzioa lantzekoak,… baina jolasean elkar errespetatzea ezinbestekoa izango da. Hori bai,…KANTATUZ bukatuko da kontzertua eta KANTATUZ joango dira etxera.

Gidoia, zuzendaritza eta musikari: Xabier Lizaso

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena