Uda honetan Lizarrako puntako bi kirolariri elkarrizketak: Andrea Barno eta Oier Sanjurjo

Irudia Zuzeu-tik hartuaBerria egunkariak abuztu honetan Lizarrako puntako bi kirolariri elkarrizketa egin die. Abuztuaren 13an Andrea Barnok puntako eskubaloi jokalari izateari utzi eta geroko gorabeherak kontatzen dizkigu, horrela “urtebete igaro berri da Olinpiar Jokoetako brontzezko domina irabazi eta Londresen bere ibilbideko azken partida jokatu zuenetik. Itxako desagertu izanak oraindik min ematen dio“. Andrea Barnoren argazkia Zuzeu albitaritik hartu da.

Handik hiru egunetara, Oier Sanjurjo futbol jokalariak denboraldi hasierari buruz aritu zaigu, “baikor eta itxaropentsu dago liga hasieraren atarian“.

Bide batez, egunkari berean ere, artikulu interesgarria argitaratu zen abuztuaren 8an: “Prentsako kirol albisteen %5,89k baino ez dute jasotzen emakumeen jarduna, Jaurlaritzaren arabera“.

Aurreko artikulua2013ko Lizarrako jaietan euskaraz aritzeko erraztasunak (4) Txosnak familia-haurrentzako
Hurrengo artikuluaJai Alai, Lizarrako festetako Gareanen argazki galeria