Pasa dira Lizarrako 2013ko jaiak eta duela sei urtetik hona bezala, Lizarrako Garean elkarteak hasitako ekimena gurekin izan dugu aurten ere: Jai Alai. Lizarrako jaietan euskaraz bizi nahi dugulako Gareanek euskarazko hainbat jarduera antolatu zituen zuri-gorriari berde kolorea ere jartzeko.
Horrela, jai bezperan, ostegunean Kulkik baserriko jolasak ekarri zizkigun haurren gozamenerako; jaia bete betean hasita zegoela Lizarran Kantuz jendetsua izan genuen larunbata eguerdian eta arratsaldean II Irrintzi txapelketa; haur zein helduentzako herri kirolek hartu zuten lekukoa astelehenean eta Kiki pailazoak jarraipen eman asteartean; azkenik, asteazkenean, Jauziak eta Herri dantzen ostean bazkari goxoa ospatu zen. Dudarik gabe, egitarau ederra, argazki galeriak ikusteko, jarraitu irakurtzen.
Ondoko lerrootan, egunez eguneko Jai Alairen argazki-kronika txiki bat duzue ikusgai. Ostegunean hasita eta asteazkenean amaituta, 2013ko Lizarrako jaietako argazki sorta topatuko duzue bertan. Plazaratzen diren argazkiez gain, hauen oinetan dituzuen esteketan klikatuz eguneko argazki galeriara jo dezakezue. On egin!


Larunbat arratsaldean, II. irrintzi txapelketa. Iazko txapelduna Loreto izan bagenuen, aurten Garesko Arantxa izan dugu, zorionak! Parte hartzaile guztien argazkiak ikusteko, klikatu estekan.