2013ko Lizarrako jaietan euskaraz aritzeko erraztasunak (4) Txosnak familia-haurrentzako

Txosna txikiak 2013
Aipatzekoa da aurten txosnetako gunea goizez zabalduko dela bermuta eta frijituak emango direlarik. Eskaintza zabalduz eta herritar sektore gehiagori aisialdia eskainiz. Gainera goizeko ordutegian haurrentzako honako euskarazko ekintzak egongo dira, zurrumurru antzerki taldearen eskutik. Egitarauaz aparte, aipatzekoa da aurten udaletxetik txosnaguneari eta bertan aurrera eramaten diren ekintzei jarri zaizkien trabak. Honen berri izateko jo Lizarrako Pinupe Gaztetxeko webgunera.

ABUZTUAK 3, LARUNBATA 12:00etatik 14:00etara umeentzako zirku tailerrak pailazoekin, malabareak, akrobazia, pilota erraldoia eta kable elastikoa (4 eta 12 urte bitartean dituzten haurrentzako zuzendua) eta bestetik txikientzako (4 urte baino gutxiago dituztenentzat) txiki-txokoa egongo da gurasoen ardurapean.

ABUZTUAK 4, IGANDEA 12:00etatik 13:00etara “purpurina ada madrina” txontxongiloekin animatutako haurrentzako ipuin kontaketa eta 13:00etatik 14:00etara makillaje artistikoa eta globoflexia.

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena