Txosten-tesi berri bat azaleratu da: “euria eta abertzaleak bat eginda Nafarrrrroa bereganatu nahi”

hau da hau!
(Euria abertzaleen aliatu, Gobernua bitartean potro jorran beste norabaitera begira!
hiritar konprometitu bat)

Azkenaldian txosten famatu batek (edo azkenean “tesi” bat ote zen) nafarrrrak aztoratu gaitu eta guraso sentiberak kezkatu. Ondotik ikusi ahal izan ditugu egunkari entzutetsu eta serioen azaletan izenburu dotoreak, adibidez, D ereduko irakasleak, pederastak eta ETArrak (abertzaleak?) maila berean jartzen zituenekoa.

Orain gutxi baina, gure blog xume honek esklusiba baten berri izan du, Estatuko aparatuen estoldatik txosten berri bat agertu da eta ondorio argi bakarra uzten digu ikerlan sakon eta argibide zientifikoz bete honek: Nafarrrroako plubiometroen datuak eta herri horietan abertzaleek eskuratzen dituzten bozak elkar erlazionaturik daudela! Hemendik, hiritar anonimo konprometitua naizen heinean, berehalako erantzuna eskatzen … ze eskatzen, exijitzen diet agintariei, estazio plubiometriko guztiak ixteko! Argi baitago Nafarrrroa bereganatu nahi dutenen tresna maltzurrak direla.

Aldi berean eta, aurreneko txostenarekin kezkatuta, asteazken honetan, hau da, bihar arratsaldeko 18:00etan Antoniutti parketik abiatuta egitekoa den manifestazioa debekatzeko exijitzen dugu. Bertan eskatuko baitute gure seme-alabentzako pederastak eta ETArrak irakasle izatea.

manifestazioa

1 IRUZKIN

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena