Bertso txapelketako finala Lizarratik jarraitzen. Argazki kronikatxoa

bertso txapelketa Lizarran

2013ko bertso txapelketak Euskal Herri osoan sortu duen ikusmina Lizarraldean ere izan du islada. Horren lekuko BEC-era joan ahal izan ziren lagun taldeak eta baita Lizarrako Katxetas jatetxean egun osoz jarraitzeko elkartu zen lagun taldea. Hemen duzue honen argazki kronika txikia:

Goiza lasai hasi zen, jendea poliki-poliki Katxetasera hurbilduz. Eguerdian 10 lagun inguru ginen

goizean 1goizean2

Eguerdian 9 lagun bertan bapo bazkaldu eta goizeko saioa komentatzeko tartea izan genuen. Ordutegi estuak postrearekin arrapatu gintuen eta saioa hasita bueltatu ginen pantaila erraldoiaren ingurura.

eguerdiaeguerdian komentatzen

Sabelak beteta eta eztarriak bustita jendea gogotsu eta bero bueltatu zen saiora.

giroa berotzenarratsaldeko giroa

Kafearekin jende berria etortzen hasi zen eta hasieran 10 baginen ere orain 20tik gora ginen.

giroa gaztetzengiroa gaztetzen 2

Finala adi-adi jarraitzen, nork gaindituko Ametsen jarduna?

adi-adi jarraitzenadi-adi

Finalaren bukaerarako jada 30etik gora ginen, Ametsen eta Maialenen buruz burukoak jendea adi-adi jarri zuen eta denok jaso genuen, preferentziak preferentzia, Ametsen txapela txalo zaparrada beroarekin.

30etik gora

Dena den, klaseak beti izan dira, eta hemen dituzue Lizarrako bertso eskolako hainbat kide, BEC-erako sarrerak eskuratu zituzten 13.500 pribilegiatuetako 5 lagun! Bejondeiela!

BEC-en

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena