
(bertsolari autentikoa ikus-entzuleak harritzen!)
Joan den ostiralean bertso eskolaren 2013ko azken saioa izan genuen eta, aitzakia gutxi behar ditugunez, elkarte batean bildu ginen askari-afari goxoan urtea agurtzeko asmoz. Bertan, Euskal Herriko bertso finala akuilu, Aitorrek bakoitzari finalean izandako bertsolari bat egokitu zigun eta “mikronofoaren” (ikusi argazkiak) aurrean hainbat ariketa burutu genituen. Norberak bere mailan, denok izan genuen aukera bertsotan gozatzeko: hiruna zortziko txiki, koplaka, puntuka, galder-erantzunetan, neurri librean … Gustura egotearen seinale gaueko ia 23:00ak arte luzatu zitzaigula 19:00etan hasitako saioa.







