Ederra atzo Xabik eskaini zigun ipuin saioa. Haurrek adi-adi jarraitu zuten Txokolipuinen emanaldia Lizarrako La Bota Elkartean. Lizarrako D ereduetako HH 3 eta LH 1 eta 2. mailako 36 haur izan ziren emanaldian. Garean Euskaldunon Elkartearen ekimen honek urteak daramatza martxan eta ikasturtean zehar kalitatezko 6/7 ipuin-sorta emanaldi eskaintzen dizkie adin horretako haurrei. Datorren emanaldia Gabonak eta gero izanen da, urtarrilaren 29an, ordura arte, ongi izan!