Orain aste eta erdi jarri ziren eskuragarri bertso afarirako txartelak eta atzo bertan amaitu ziren. Datorren ostiralean, Ander Deuna azoka asteburuan, eta jaki gozoez hornituta (Menua: sarrerakoak, entsalada, txerrikume errea eta azkenburukoa -barazkijaleentzako aukera ere bada, aldez aurretik abisatu 672 050 155an-), 55 lagunek Lizarrako Gure Hizkuntza elkartean bertso saio ederra izanen dugu 21:30etik aurrera.
Ormiruditan azaltzen ez genuen arren, bada momentua etorriko diren bi bertsolariak aurkezteko: Erika Lagoma nafarra eta Nerea Elustondo legazpiarra. Biak ala biak Lizarran aritutakoak dira, Erika bertso-afariren batean eta Nerea orain gutxi egindako mintzaldi batean (Bertsolaritza eta emakumea gai zituena), eztitugu beraz ezezagunak gurean. Gainera, aipatzeko detailea, bi emakume ditugula bertso-afarian; arrunta izaten da bi gizon edo emakume-gizon bikotea osatzea baina ez da hain ohikoa bi emakume izatea, ziur harrituko gaituztela!



