Tiebas eta Beriaingo gurasoek eskaera formala ostegunean: garraioa eta jantokia D ereduan ikasteko

Laguntza eske

(Mendigorria, Artaxoa, Iturriaga eta Larragako gurasoak
joan den hilean laguntza eske)

Mendigorria, Artaxoa, Iturriaga eta Larragako gurasoek, joan den hilean egin zuten bezala, ostegun honetan, eguerdiko 11:30ean, Tiebas eta Beriaingo gurasoek, eskaera formalak Erregistroan aurkeztuko dituzte (Nafarroako Jauregian, Carlos III. etorbidean).

Seme-alabak herrian bertan D ereduan matrikulatzeko eskubidea, orain arte, ukatua izan dutenez, behintzat garraioa eta eskolako jantokia ordaintzeko diru laguntzak eskatuko dituzte.

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena