(bideoan ap25Anahitasuna-ko irudiak euskaldunon oinarrizko eskariak adieraziz )
Gaurkoan Nafarroako Legebiltzarreko mahaiburu berria aukeratu dute, Ainhoa Aznarez. Honek bere burua honela deskribatu du: “Emakume euskaldun, feminista eta errepublikanoa“. Zin egite erritualean euskara “asko” entzun da, baita UPNko Iñaki Iriarte legebiltzarkidearen ahotik ere, honek ere euskaraz egin baitu. Alderdi honek gaur egun bi legebiltzarkide euskaldun ditu, aurreko legegintzaldian halako bi.
Hau guztia euskal komunitatearen eraginaren islada izan daiteke, baina aldaketak sakonago jo behar du. Hala eskatu zuen Kontseiluak atzo: “Nafarroan eratuko den Gobernuari hizkuntza-politikan erroko aldaketa behar da“. Eta hala eskatu zuten herritar askok apirilaren 25ean Anaitasunan, baita Nafarroako hegoaldekook ere.