“Susanaren Iraultza” clown ikuskizuna Lizarran

Susanaren Iraultza clown

Datorren asteazkenean, azaroaren 21ean, arratsaldeko 20:00etan, Maria de Vicuña Gazteriaren etxean klown ikuskizuna izanen dugu. Esther Carrizo klown aktoresaren eskutik (Uhartean taldeko partaidea) “Susanaren iraultza” antzezlana helduko zaigu.

Susana emakume klowna da. Munduaren desoreka sentitzen du. Aldaketaren beharra ikusten du, iraultza aldarrikatuz. Horretarako emakumeengana jo du, emakumeen iraultza antolatzeko, haiek omen baitira desorekaren ondorio larriena jasaten dutenak. Horrela sentitzen du Susanak eta aferan sartuta iraultzen hasi da bere baitan. Susanak emakume-gizon harremanak ikertzean, zenbait gai garrantzitsu aireratuko ditu: “ar eta eme indarren arteko oreka, kultura eta tradizioak eragindako rolak eta moldeak, borroka feministaren lorpenak, lorpen horien ondorioak”. Bere barnetik gure barnera ailegatuko zaigu, giza harreman orekatuak lortzeko proposamenez beteta.

“Susanaren Iraultza” clown ikuskizuna
NON: Lizarrako Maria Vicuña Gazteriaren Etxean
NOIZ: azaroaren 21ean, asteazkenarekin, 20:00etan
Lizarrako Udaleko Berdintasun eta Emakume Batzordea, Euskara Batzordea eta Gareanek antolatua da.

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena