Garesko neguko Euskara Kultur Zikloa: bakarrizketak eta afaria

lizarbeibar karlismo2012ko kultur zikloa martxan dago. Bi jarduera eginen dira aurten Garesko Udalak sustaturik. Azaroaren 24an, larunbatarekin, “Euskalduna naiz eta arraro nago” bakarrizketak entzun ikusi ahal izanen dira arratsaldeko 8etan herriko Vinculo Etxean, sarrera dohainik.Barry Barrezek eta Baltziskuetak hiruna bakarrizketa saio eskaintzen dizkigute Euskal Herrian Euskarazen eskutik. Umorea oinarri, euskaldun izatearen eta euskaldun jokatzearen ondorioen gainean arituko dira bi antzezleak. Horretarako, Euskaraz Bizitzearen esperientzia kontatzen dute bi umoregileek ordu beteko saio honetan.

Segidan, 10ak aldera Aloa tabernan, euskaltzale eta euskaldunen arteko ohiko afaria eginen da larunbat horretan. Tiketak betiko tabernetan eta udal euskara zerbitzuan egonen dira eskuragai 15 euroren truke.

“Euskalduna naiz eta arraro nago” bakarrizketa saioa eta ondotik afaria
NON:
Garesko Vinculo etxean eta ondotik Aloa tabernan.
NOIZ: larunbata honetan, azaroak 24, 20:00etan bakarrizketa eta 22:00etan afaria

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena