Bisitak taldeka eginen dira, gehienez ere 25 lagun aldi bakoitzean. Antolaketa errazteko, tokia erreserba daiteke bisitaren egunean berean (bai 948 55 21 11 telefono zenbakian, baita museoan bertan)
Bisita hauetaz Inés Bengoa aktorea arduratuko da, eta Iruñeko Navarro Villoslada BHIko Antzerki Lantegiaren laguntza izanen du.
ZER: Bisita antzeztua Karlismoaren museoko aldi baterako erakusketara
NON: Lizarrako Karlismoaren museoan
NOIZ: larunbata honetan, azaroak 17, 17:30ean