Lingua Nabajorum Lizarran, 21:00etan ostiral honetan. 2014ko Donostia Antzerki Saria eskuratu zuen.

(Lingua Nabajorum antzezlanaren aurkezpena Arriola antzokirako)

Bihar, ostirala, aukera paregabea dugu Lizarran antzezlan dibertigarria ikusteko. Patxo Telleria eta Mikel Martinez-ek antzeztua, 2014 honetan Donostia Antzerki Saria irabazi zuen obra honek. Besteak beste, hizkuntzarekin jolasteko erakutsitako trebeziagatik eta euskal kulturaren autokritika finarengatik.


2014ko Martxoaren 27an Donostiako Victoria Eugenian 14. Donostia Antzerki Saria banatu zen, Tartean Teatroa eta Ez Dok Hiru Bikoteatroaren “Lingua Nabajorum” garaile izanik. Hemen duzue egun horretako erreportajea.

Aurreko artikuluaSuKaLdaFaRiaK, ostiral honetan Utergan
Hurrengo artikuluaAzken txanpa, euskaraz bizi nahi lasterketak ostiralean Lizarran