Sugarra gaztetxeari “12.300” mehatxu

Lizarrako Sugarra gaztetxeak salatu du bere jarduna ezbaian jartzen duten isunak jaso dituela. Udaltzainek orain bi urte egindako identifikazio eta ondotik irekietako espedienteetatik eratorri dira isunik garestienak, nahiz eta orain izan haien berri. Eta mehatxua ez da inondik ere meharra, osotara 12.000 euro pasa dira, Gaztetxearen jarduna bera jomugan dutenak.

Litekeena da, gainera, ez izatea azken isunak, Gaztetxeak jakinarazi baitu ordutik hona identifikazio gehiago gertatu direla. Azaldu dutenez, isun hauek “espazio autogestionatua ekonomikoki itotzeko” asmoa dute.

Azpian Gaztetxeak argitaraturiko prentsa oharra:

Aurreko artikuluaLizarraldeko gazte eguna larunbatean
Hurrengo artikuluaAstelehenean Euskaltzaindiaren ikastaroa Lizarran