Lizarraldeko gazte eguna larunbatean

Apirilean sartzear garen honetan, badira festa ekitaldi ugari asteburuetan. Hala, horietako bat dugu Lizarraldeko Gazte Eguna, apirilaren 20ko larunbatean izanen da Villatuertan:

11:00etan hasiko da autodefentsa tailerra eta pankarta tailerrarekin kiroldegian.
12:00etan EKIDAren eskutik “Plaza hau gurea da” antzezlana euskaraz ikastetxean.
13:00etan bermut girotua ikastetxean.
14:30ean herri bazkaria ikastetxean eta bazkalostean bingoa.
17:00etan “3indarrok” elektrotxarangarekin kalejira Villatuertako kaleetan eta tabernetan.
19:00etan kontzertuak kiroldegian, sarrera doan: askotariko musika estiloak izanen dira, osotara 6 talde, 3 bertakoak (Raimundo el Canastero runberoak, The Whaler oteitzarrak eta Atrako Kriminal raperoak), eta horiek osatzera etorriko dira Streetwise eta Leizeak talde nafarrak eta Kaos Urbano madrildarra.

Bazkarirako txartelak 15 euroan salgai apirilaren 14ra arte: Lizarran (Berri taberna), Villatuertan (kiroldegia), Lodosan (Moly taberna), Los Arcosen (La Granja taberna), Garesen (Very taberna) eta Antzinen (Iribia taberna). Bazkaria ikastetxean izanen da eta menua honakoa: entsalada, haragi paella edo paella beganoa, tiramisua, kafea + kopa, bingoa + zozketa. Aukera beganoa hartuko baduzu edo intolerantziarik baldin baduzu: 625121458.

Bestalde, gaueko 6:15ean Lizarrara itzultzeko busak izanen dira, ostiralera arte Sugarra Gaztetxean eta Gazteriaren Etxean.

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena