Astelehenean Euskaltzaindiaren ikastaroa Lizarran

Astelehenean, apirilak 15, Euskaltzaindiaren ikastaroa izanen da Lizarran, 11:00etatik 15:00etara. Ikastaroa hizkuntzalari, itzultzaile, irakasle eta kazetarientzat bereziki interesgarria da eta Frai Diego Kultur etxean izanen da.

Izena emateko fitxa apirilaren 12a baino lehen bete behar da eta gehienez 25 ikasle hartuko dira, izen-ematearen hurrenkeraren arabera. IRAKASLEAK: Miren Urkia Gonzalez, euskaltzain osoa. Euskaltzaindiaren Iker sailburua. UZEIko Lexikografia saileko zuzendaria.

Helburu orokorrak:
Euskaltzaindiaren webgunea aurkeztea
Euskaltzaindiaren Hiztegia aurkeztea
Euskaltzaindiaren Hiztegia erabiltzeko gako nagusiak ematea
Jagonet aurkeztea

METODOLOGIA
Ahozko azalpenak eta tresna digitalen erabilera praktikoa. Galde-erantzunak egiteko tartea.

Euskara Batuaren Eskuliburua aurkeztea
Euskaltzaindiaren Hiztegia erabiltzeko gako nagusiak ematea

Aurreko artikuluaSugarra gaztetxeari “12.300” mehatxu
Hurrengo artikuluaGeltoki bat baino ez: Kultura K-z ere bada argazki galeria, bideo eta mezua