“Regálales el euskera y llegarán muy alto” kanpaina eta 3 on-line saio

Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuak euskararekiko motibazio kanpaina bat aurkeztu du gaur goizean. “Regálales el euskera y llegarán muy alto / Euskararekin, gora eta gora beti!” lelopean, euskararen ikaskuntzaren eta erabileraren balio positiboa helarazi nahi die familiei. Besteak beste, kanpainak hiru mintegi on-line eskainiko ditu, hiru saioak hezkuntza arloko adituekin izanen dira zuzeneko emanaldietan eta familiek galderak egin ahal izango dituzte.

  • Apirilaren 12an, gaur astelehena, 18:00etan, saioa egingo da, “El euskera y el multilingüismo en el contexto escolar” izenburupean, Jasone Cenoz EHUko Hezkuntzako Ikerketa eta Diagnosi Metodoen katedradunak aurkeztuta. Hemen gaurko saio honen lotura: https://youtu.be/cv2nQLvO_Mk
  • Apirilaren 13an, asteartea, 18:00etan. Eduardo Aldasoro pedagogo eta hezkuntza adituak “Modelo D: inmersión lingüística en euskera” saioa aurkeztuko du.
  • Apirilaren 14an, asteazkena, 18:00etan, A ereduan euskara irakasten eskarmentu handia duen Juan Pedro Urabayen irakaslearen txanda izango da. Bere hitzaldiaren izenburua “Ábreles la ventana del euskera, aprender euskera es una oportunidad” da.

Kanpaina tokian toki egokitzen saiatu da eta euskara hautatzera gonbidatu nahi izan ditu, bereziki, Nafarroako hegoaldeko gurasoak. Hala, kartel propioak diseinatu ditu bi dozena inguru herritarako, besteak beste Lizarraldeko San Adrian, Lodosa edo Sartaguda.

Halaber, hainbat bideo ekoitzi dira kanpainarako. Besteak beste azpiko hau, oinarrizko informazioa ematen duena euskara kontuan hartzen duen hezkuntza ereduetan: A (ikasgaia soilik) eta D, murgiltze eredua.

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena