Igandean familia-antzerkia: 20.000 LEGOA ITSASPEKO ZABORRETAN

Datorren apirilaren 18an, igande honetan, 20.000 LEGOA ITSASPEKO ZABORRETAN familia-antzerkia Los Llanos Kulturagunean. Bi saio izanen dira, adi, euskaraz 17:00etan.

Sarrerak online eskuragarri 3 eurotan.

Sinopsia: Balea baino handiagoa den itsas munstro bat agertu da, ziztuan igeri egin eta kolore ezberdinetan itxuraldatzen dena. Piztiak ikara eta beldurra eragin ditu marinelen artean. Nolako pizti ikaragarria izan daitekeen ikertzera abiatuko zaigu itsasora Anorak surflari trebe eta itsasozale amorratua. Asmo gaiztoko urpeko ontzi bat aurkituko du, Nemo kapitainaren agindupean. Anorakek (Arronax), beraz, itsasoak gorderik dituen misterio eta altxorrak ezagutuko ditu.

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena