Apirilak 21 eta 23 Lizarran: errezitaldi musikatua eta bertso-jaialdia

Datorren asteko asteazken eta ostiralean helduentzako bi saio izanen ditugu Lizarran. Aurrena, asteazkena 21, Fray Diego Kultur Etxean 19:00etan “Suak pizten direnean” Mikel Sotoren errezitaldia Pettiren musikarekin lagunduta. Sarrera librea izanen da edukiera bete arte.

Ondotik, ostirala 23, Los Llanos Kulturagunean 18:30ean Zapla! bertso jaialdia. Nafarroako Bertsozale Elkarteak herrialdeko zazpi herritan antolatu ditu Zapla! saioak, apirilaren 23tik maiatzaren 15era bitarte. Saio bakoitzean bertsolari ezberdinek hartuko dute parte. Ekitaldi bakoitzak, gainera, izaera propioa izanen du, besteengandik ezberdina. Lizarrako saioko bertsolariak Ekain Alegre, Erika Lagoma, Julio Soto, Oier Lakuntza eta Sarai Robles izan dira eta gai-jartzaile lanetan Alaitz Rekondo arituko da. Sarrerak eskuragarri jada.

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena