“¡que no, que traduzcas!” edo, euskara batuan “ezetz ba, itzultzeko!”

(…) Joan den urteko martxoaren 26ko eguerdian, astelehenarekin, bi Guardia Zibil hainbat gazte miatzen ari ziren Lizarrako alde zaharrean. Halakoan beste gazte bat gerturatu egin zitzaien bertan zuen lagun bati galdetzera: “zer gertatzen da? zergatik zaituztete horrela?”. Polizietako bat orduan modu oldarkorrean buelta eman eta “pero tú qué le has dicho, ¡tradúcemelo!”, gazteak erantzun, “tranquilo, solamente le preguntaba a ver qué pasaba”, eta Guardiak aurpegiratu “¡que no, que traduzcas!” eta segidan “¡identifícate!”. Egoerak aurrera jarraitu zuen, eta poliziak gaztearen NAN-a hartzean honen izen euskaldunarekin “bazilatzen” hasi zitzaion (…)

Aurreko paragrafoa gazte horrek egin adierazpenetatik hartu da. Asteazken honetan izanen du epaiketa Iruñean eta 9:30ean deialdia egin da Lizarrako autobus geltokitik abiatzeko gazteari babesa adieraztera. Informazio gehiago nahi izanez gero, jo Lizarrako Gaztetxearen webgunera.

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena