Lizarran euskarazko jarduera bete astea dugu honako hau. Gaurtik hasita eta ostirala bitarte, egunero jarduera bat izanen dugu. Hona hemen laburbildurik agendatxoa:
Gaur, asteartea, 20:00etan Gure Izkuntza Elkartean, Ines Bengoak “Goazen gezurrak kontatzera” helduentzako ipuin saioa eskainiko digu. Korrika Kulturalaren barruan.
Bihar, asteazkena, 20:00etan ere baina La Bota Peñan, Ekozinemaldian “Euskal Herria, ezkutuko zorra” eta “Berandu baino lehen“
Etzi, osteguna, 19:30ean, Irakurle Klubean Pello Lizarralderen Orbanak izanen da hizketagai.
Etzidamu, ostirala, 19:30ean, Bizitoki egitasmoaren aurkezpena Pinupe Gaztetxean.




