Pila pila, pailazo koadrilla, Lizarraraino eta bueltan maite zaitut

Ederra, hunkigarria, urrunetik emandako besarkada hurbila Maddalen Arzallusek hots bihurtu eta Dida Gaztea irratsaioak uhinetan barreiatu duten bideo eta abestia. Mila❤️💚💜esker

Koloretako barrea triste dagoenean
Hiru izarren argia gaua iluntzen denean,
kantatzen hasi eta oihu egiteko gogoa
lasai gure besarkada zuenganaino doa.

Egoera hankaz gora, buruz bera jartzean,
tunelean sartu eta dena beltz ikustean,
bitxiloreak asuna bihurtzen direnean
begietara begira, hau nahi dizuet esan:
Maite zaitut, maite-maite zaitut,
pila-pila-pila pailazo koadrilla.
Maite zaitut, maite-maite zaitut,
Lizarraraino eta bueltan maite zaitut!

Begietako distirak, irribarreak ahoan
ez daitezela ezkutatu festa hasitakoan,
hanka eta eskuetan, frontoietan dardara
gure haurren bizipoza oroz gainetik doa.

Margo beltzez ortzadarra margotzen dutenean
istiluak gure izena zikintzen duenean,
Marimototsetaraino jartzen gaituztenean,
begietara begira, hau nahi dizuet esan:
Maite zaitut, maite-maite zaitut,
pila-pila-pila pailazo koadrilla.
Maite zaitut, maite-maite zaitut,
Lizarraraino eta bueltan maite zaitut!

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena