Bardoak 2020 aurkeztu dute. Finala Lizarran!

Gaur aurkeztu duten 2020ko Bardoak, Nafarroako taldekako bertso txapelketa. Urtarrilaren 31n hasi eta martxoaren 28ko finalean amaituko dena, hain zuzen ere Lizarran egingo den finalean. Guztira 20 saio izanen dira, bai bardo-taldeak aurkezten diren herrietan eta baita beste sei finalaurrekotan ere: Anizen, Atarrabian, Goizuetan, Jaunsaratsen, Tafallan eta Tuteran. Osotara 96 parte hartzaile izango dira: bertsolariak, gai-jartzaileak, antolatzaileak, sukaldariak…

Nafarroako taldekako bertso ekimen hau 2012an abiatu zen, herrialdeko Bertso Eskolen sarea indartu asmoz. Ordutik, bi urtean behin antolatzen da, auzolana eta talde lana oinarrian jarriz. Modu horretan, bertsolaritza beste modu batera lantzeko aukera ematen da, bertsolari eta bertsozaleen harrobia sustatuz, gune eta plaza berriak barneratuz eta molde parte hartzaileak praktikan jarriz.

“Lizarrako Bardeak” Bardo-taldea

Lizarrako Bardeak” taldea ere arituko da ekimenean, bai honen antolaketaren parte eta baita bertso emanaldietan ere. Honela,  datorren ostiralean, urtarrilak 31, Txantrean arituko dira bertako Hego Haizea taldearekin lehiatzen; eta otsailaren 7an, aldiz, 19:30ean arituko dira Gure Geroa elkartean. Animo! eta ea finalerainoko bidea egiten duten!

Lizarran 1.Fasea, Gure Geroa elkartean otsailaren 7an

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena