Badatoz inauteriak, neguaren amaiera ez da horren urrun

Lizarra Festa Giro Taldeak 2020ko inauterien berri eman du gaur. Urtero bezala, Lizarra kolorez eta alaitasunez beteko da. Lizarra Festagiro Taldeak, beste hainbat talde eta kolektiboren laguntzaz, hainbat ekimen antolatu ditu egun hauetarako, eta herritar guztiak deitzen ditu parte hartu eta egun horietan kalera ateratzera.

Aurten Lizarrako Inauteriak Otsailaren 8an hasiko dira Kaldereroen gauaren ospakizunarekin; otsailaren 15an jarraituko dute herri inauteriarekin, eta Otsailaren 22an bukatuko dira inauteri koloretsuarekin.

Kaldereroen gaua: Urtero bezala, kaldereroen gauaren aurretik entseguak egongo dira. Urtarrilaren 30ean eta otsailaren 6an, ostegunarekin, 20:30ean Foru plazako kiosko azpiko aretoan. Larunbatean, otsailak 8, 19:00etan Alkaburua Txaranga, Scherzo Musika Eskola, Iturrieta gaiteroak eta Francisco Beruete Dantzari Ohiak Foru plazan elkartuko gara kalejirari hasiera emateko. Hiri erdialdean barrena ibiliko gara Peñaguda elkartean geldialditxo bat eginez. Ondoren, txokolate beroa egongo da denontzat. Eta “zingaroenari” saria (sari bat helduen artean eta beste bat txikien artean). Mozorrotuta, zartagin eta mailuekin etor zaitez!!

Herri Inauteria: Guztiok ikazkin, sorgin, lamia edo dena delako mozorroa prest edukitzeko, mozorro tailerrak egingo ditugu: Otsailaren 10etik 14ra, 17:30etik 20:00etara Sugarra gaztetxean, eta Otsailaren 12an, asteazkenarekin, 17:30etik 19:30era La Bota Peñan.

Otsailaren 15an, Herri Inauteriak

  • Goizeko 10:00etan hasiko dira Gaztetxean. Bertan, behin salda hartuta, mozorroak jantzi eta Lizarrako kaleetara aterako da gazteria puska bilketan.
  • 10:30ean, Santiago plazan, txikiak elkartu eta kalejiran aterako dira.
  • Bi taldeak Foruen plazan elkartuko dira. Bertan, 13:00etan, hamaiketakoa prest izango da.
  • 14:30ean Lizarra frontoian bazkalduko dugu. Tiketak Irrintzin, AEKn, Katxetasen, Berrin eta Ametsan erosi ahalko dira otsailaren 12rarte, 10 eurotan helduek eta 5 eurotan txikiek.
  • Ondoren, frontoian bertan, Kantuz eta musikaz lagundutako bazkalostea izango da.
  • 17:00etan gazte kalejira Ametsa tabernara joango da eta ondoren, 19:00etan, La Bota Elkartean elkartuko gara denak, prestatu, eta 19:30ean elkarrekin Lizarrako kaleetan zehar kalejiran ateratzeko. Foru plazan bukatuko dugu, denok dantzan.
  • 21:30ean La Bota Peñan afari-merienda prest egongo da kalejirako partaide guztiontzako eta 23:30etan hasita eta toki berean, musika eta giro aparta…

Inauteri koloretsua: Inauteri koloretsua otsailaren 22an ospatuko da, larunbatarekin. 17:00etan, Foru plazan, mozorro kontzentrazioa egongo da, musikarekin girotuta eta 17:30ean mozorro lehiaketa. 18:30ean txokolatada, 19:30ean baloi jaurtiketa eta 20:00etan zezensuzkoa. Ondoren musika eta photocall lehiaketa sari sorpresarekin!! Oharra: Eguraldi txarra egitekotan Lizarra frontoian egingo da festa.

Festagirok Inauterietan parte hartzera gonbidatzen ditu herritar guztiak eta eskerrak eman nahi izan dizkie antolaketan lagundu duten guztiei: “zuek gabe hau ez litzateke posible izango”.

Antolatzen du: Lizarrako Festa Giro Taldea
Laguntzen dute: Sugarra Gaztetxea, Quinta del 92-ko Kinta, AEK, ANFAS, Peña San Andres, Peña La Bota, Larraiza Dantza Taldea, Ibai-Ega Dantza taldea, Ex dantzaris Francisco Berruete, Alkaburua, Ainhoa Egizabal, Deierriko batukada, Mendizale Taldea, Peñaguda, Asdrubal, Ametsa Taberna, La Bota Elkartea, Basaula, Oteitzako Arrano Elkartea, Lizarra Ikastolako Joaldunak, Larragako zanpantzarrak, Garean, Lizarrako Zirko Tailerra, Patriahorkado, Lizarrako Trikitilariak, Padre Ilario Olazaran Txistulariak, Mikel eta Iker, Ganorabako Fanfarrea, Estella-Lizarrako Udala.

Aurreko artikuluaEppure si muove… eta, hala ere, irri egingo dugu
Hurrengo artikuluaPila pila, pailazo koadrilla, Lizarraraino eta bueltan maite zaitut