“Peru: bidaia eguzkiaren aterantz” diaporama asteartean Lizarran

Peru

Azaroaren 18n, astearte honetan, 19:00etan Lizarrako Maria Vicuña Gazteriaren Etxean “Peru: bidaia eguzkiaren aterantz” diaporama, A. Arantzabalen eta M. Gallastegiren eskutik. Kultur Errotaren emanaldi berri honetan kontrastez beteriko Peru ezagutzeko parada izanen dugu. Lizarrako Udalaren eta Garean Elkartearen eskutik, hona hemen emanaldiaren sinopsia:

Asier Arantzabal eta Mila Gallastegiren esanetan “Peru paisaien herrialdea dugu: Amazonia oihan euritsua, munduko deserturik lehorrena, Andeetako mendilerroa…

Elkarren ondoko unibertso desberdinak dira: itsasertzeko herriak, inken aurreko tresnekin lurra landuz bizi diren nekazarien herrixka galduak, punaren handitasunean bizi diren llama-artzainak, ehizatik eta fruitu-bilketatik bizi diren Amazoniako familiak…”

Bikote honen eskutik, herrialde hartako lurretan kanoaz, oinez, kamioiez eta trenez egindako ibilbidea ezagutzeko eta gozatzeko aukera izango dugu. Izan ere, argazki ederrez eta Andeetako quena eta zanpoin-en musika goxoaz girotutako diaporama baita, lurralde hartako inguru, jende eta historiaz ikasitakoa erakusteko osatua.

Ikus-entzunekoaren iraupena 55 minutuko da. Ondoren, Asier eta Milari galderak egiteko nahi beste denbora. Egin tartetxo bat zure agendan eta hurbildu!

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena