Kafe solasa euskaltegian: lagundu inguruko euskaltzaleak euskaldun egiten

Kafe tertulia

Lizarrako euskaltegitik jaso dugun mezua:

Azaroaren 20an, ostegun honetan, KAFE­TERTULIA egingo dugu euskaltegia ezagutu eta ikasleek euren esperientzia kontatzeko. Anima zaitez! 15:30etik 16:15 arte euskaltegian (Kale nagusia 40, Lizarra)

Euskaltzale erdaldunen bat baduzu inguruan, eta bereziki guraso izan berritan bada, animatu eta lagundu euskaltegira. Lehen eskutik ezagut ditzala bere egoeran izan diren beste ikasle batzuen gorabeherak kafe atsegin baten inguruan.

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena