Nafarroan estreinaldikoa izanen dugu Pirritx, Porrotx eta Marimototsen emanaldi berria: Txo, mikmak txikia. Vianako eta Garesko kiroldegietan, azaroaren 16an lehena (Viana), igande honetan 17:00etan, eta azaroaren 19an bigarrena (Garesen), asteazkena, 17:30ean.
Sarrerak salgai ditugu. Garesekoaren kasuan, 6,50€-tan, Garesko udaletxean eta Eva zein Oihuka liburu dendetan, eta Lizarran eKolore denda berrian (Kalen Nagusian).
Ikuskizunaren sinopsia:
TXO, MIKMAK TXIKIA
Txo mikmak indioa da, itsasoaren bestaldetik iritsia. Berarekin eta aitona Rokerekin plana egin dugu: Mundua aldatzeko batu gara, izan ere, Roke arotza baita eta egurrezko ametsak egiten ditu esna.
Plastikozko zabortegi bihurtzen ari da itsasoa, eta balea bat gaixorik iritsi da hondartzara. Albaola ontziolan San Juan baleontzi berria eraikiko dugu, eta enbata guztien gainetik, txiribuelta emango diogu munduari.



