Paxkal Irigoyen 1988an Ainiza-Monjolostarra (Nafarroa Beherea) jaio eta umetatik ari da musikan. Deskribatzeko zaila da bere musika, iluna eta hipnotikoa batzuetan, alai edo argitsuagoa bestetan. Tresna ugari erabiltzen ditu (ahotsa, kitarra, saxoa, bibolina, sintetizadoreak…) entzulea geruza ezberdinetan harrapatuz.
Abenduak 18, asteazkena, 18:30ean VILLATUERTAko San Roman baselizan.
Edukiera mugatua (San Roman baseliza), sarrerak doan jaso ahalko dira, abenduaren 9tik aurrera, Villatuertako udaletxean edo Irantzu euskara zerbitzuan.