Asteazkenean kafe kontzertua: Paxkal Irigoyen

Paxkal Irigoyen gure artean izanen dugu asteazken honetan, abenduak 18, asteazkena, 18:30ean VILLATUERTAko San Roman baselizan. Adi! Edukiera mugatua (San Roman baseliza), sarrerak doan jaso ahalko dira, bai Villatuertako udaletxean eta baita Irantzu euskara zerbitzuan ere.

Paxkal Irigoyen 1988an Ainiza-Monjolostarra (Nafarroa Beherea) jaio eta umetatik ari da musikan. Deskribatzeko zaila da bere musika, iluna eta hipnotikoa batzuetan, alai edo argitsuagoa bestetan. Tresna ugari erabiltzen ditu (ahotsa, kitarra, saxoa, bibolina, sintetizadoreak…) entzulea geruza ezberdinetan harrapatuz.

EiTBk bere etxean bisitatu zuen Paxkal Irigoyen, ‘Kontsumo produkto’ lanaren harira.

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena