Pailazoak Garesen azaroaren 16an, estreinekoa Nafarroan

Pailazoak Garesen

Azaroak 16, asteazkena. Pirritx, Porrotx eta Marimotots-en “Ttipi-Ttapa, Korrika!”, estreineko aldiz Nafarroan. Sarrera 6€. 17:30ean eskoletako kiroldegian. Sarrerak salgai Garesko liburu dendetan, udaletxean eta Lizarrako Ekolore jostailu dendan.

Basoari urtero iristen zaio udaberria; kukuak esnatu, elurrak urtu eta landareak loratzen direnean. Euskarari ostera, urte birik behin; Korrikarekin batera. Korrikako kilometro bakoitzean lekukoa pasatzen dugu euskaldunok eskurik esku, maitasunez. Lekukoa airean dabil, lurrik ukitu gabe, barruan mezu sekretu bat gordeta, sudurgorriok zuen herriko jaialdian zabalduko duguna. Eman, hartu, jaso, pasa… aurrera… Badaramagu euskara etorkizunera!

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena