EGA azterketa prestatzeko taldea Lizarran: astearte, asteazken eta ostegun

EGA taldea kartela

Lizarrako AEK euskaltegian EGA taldea sortu berri da. Aste honetan hasi dira Euskararen Gaitasun Agiria eskuratzeko azterketa prestatzen, C1 mailaren baliokidea. Agiria eskuratu nahi baduzu, zeure euskara hobetu, edota freskatu buruan duzuna, ikastalde aproposa duzu honako hau: astearte, asteazken eta ostegunetan, arratsaldez, Lizarrako Beinat Etxepare euskaltegian.

Aurreko artikulua“Adarretatik zintzilik” antzezlana asteazkenean Lizarran
Hurrengo artikuluaPailazoak Garesen azaroaren 16an, estreinekoa Nafarroan