Oraingoan, euskarazko antzerki labur eta fresko batekin gozatzeko aukera izango dute herritarrek: Tabernaria: Instrukzioak botatzeko ondo bat kaña, Mikel Martinezek interpretatua eta Patxo Telleriak idatzita eta zuzenduta. Otsailak 19, 19:00etan Bota Peñan.
Tabernaria barneko eta kanpoko istorioak uztartzen dituen bakarrizketa da. Tabernariak bere bezeroak deitzen ditu garagardo perfektua nola botatzen den azaltzeko, baina, hitzak aurrera egin ahala, agertzen dira pertsonaiaren beldurrak, desioak eta gure egunerokoarekin lotutako gai sozialak ere. Umorea eta gogoeta uztartzen dituen pieza hurbila da, ikuslea egiteko eta barre eginarazteko sortua.
Garean elkartea eta Bota Peña elkarrekin antolatuta.
Emanaldia doakoa izango da eta teaserra ikus daiteke hemen.





